Porcar Rebollar Francisco

historian lizentziatua, HOACeko prestakuntza arduraduna
Información

FRANCISCO PORCAR REBOLLAR, La Vall d’Uixón (Castelló), bizi da. Ezkondua da eta bi seme ditu. HOAC (Hermandad Obrera de Acción Católica)ko militante eta Esquerra Unidako zinegotzi da La Vall d’Unixóko udaletxean. Historia Garaikidean lizentziatua eta Erlijio Zientzietan Diplomatua da. HOACeko Hezkuntza Arduradun Nagusia eta “Noticias Obreras” Aldizkariko Arduraduna izan da. Espainiar Apezpiku-batzarrarekin kolaboratzen du. Oraintxe bertan HOACeko Hezkuntza Lan Taldeko partaide da. Una historia de liberación: Mirada cultural a la historia del movimiento obrero (Askapen historia bat: Langile Mugimenduaren historiari kultur begirada bat) HOAC Argitaletxea liburuaren egilea da. Langile mugimenduaren ondare aberatsa berreskuratu nahiaz idatzitako liburua da. Hegemonia neoliberalari aurre egingo liokeen nazioarteko kultur solidario baten modu berriak eraiki beharraz hitz egiten du. Langile mugimenduaren pentsaera eta jokaerari hainbat min egin dioten uniformetasun-keriatik eta sektakeriatik urruti, batasunean eta aniztasunean lan egin beharra azpimarratzen du. Zerbitzu jarrera batez eta justiziaren eta txirotasuna erauztearen alde lan egiten duten oinarrizko erakundeetan parte hartu eta klase popularretan txertatuz lan egitea proposatzen du.

Conferencias