GOGOA Foroa, Kristautasuna eta Gaur Egungo Mundua, emakume eta gizon sinestun batzuek, laikoak gehienbat, bultzatutako elkarte zibil bat da. Fedea-Kultura elkarrizketa eragin eta elkargune bat izan nahi du, gizarte osoari irekia, erlijio eta gizarte-pentsamendu kritikoaren eremuan. Gogoetak proposatu eta justiziaren aldeko lanetik sortutako esperientziak aurkezten ditu. Sarrera libreko eta doako hitzaldiak, eztabaidak eta mintegiak antolatzen eta argitalpen xumeak ateratzen ditu.

GOGOA Foroko bazkide lagunek urteko batzarra ospatzen dute, bukatutako lan-urteko ekimenak baloratzen dituzte, hurrengoarenak proposatu eta zuzendaritza-batzordea hautatzen dute. Programazio, zabaltze, administrazio eta kudeaketa lan oro boluntarioki egiten da.

Elkartearen independentzia ziurtatzeko, GOGOA Foroa bere bazkide eta zaleen kuoten bidez bakarrik mantentzen da.

ZER ESAN NAHI DU GOGOAk:

GOGOA esanahi aberatseko hitza da, Euskal Literaturaren Klasikoen ustez.
Adorearen eta moralaren indarra da, afektuaren bizilekua, adeitasunarena eta kontsolamenduarena.
Bizi jarrera, borondatearen erabakia, aukera egiteko gaitasuna.
Barreneko mundua, ideial baten aldeko tentsioaren iturria.
Xamurtasunaren etxea, elkar ulertzearena, errukiarena.
Indarra, beroa, ilusioa sortzen diren giza nortasunaren erdigunea.

JUNTA PERMANENTE:

  • PRESIDENTE: JOSÉ MIGUEL PÉREZ ÁLVAREZ DE EULATE
  • VICEPRESIDENTA: TRINIDAD DÍAZ MUÑOZ
  • SECRETARIA: MILAGROS AZPARREN SALVADOR
  • TESORERO: ROBERTO OIZ IBARROLA
  • 1º VOCAL: ALBERTO LAFARGA ARNAL
  • 2º VOCAL: JOSÉ MARIA BERRO ÚRIZ
  • 3º VOCAL: ISIDORO PARRA MACUA
  • 4º VOCAL: GUILLERMO MÚGICA ARMENDARIZ
  • 5º VOCAL: FERNANDO ARMENDÁRIZ ARBIZU
  • 6º VOCAL: JUAN PEDRO URABAYEN MIHURA

Nor gara gu

Updated on 2021-09-27T08:16:37+00:00, by admin.