Hitzaldiak, funtsean, konferentziara joaten direnek entzun ahala pentsatu ahal izatea du helburu. Aukera izanen dugu ikusteko egungo egoerek nola eragiten duten ezongia, nolako arriskua dakarkioten osasun mentalari.
Gizarte-baldintzatzaileak ez dira arrotzak, eta desegonkortzearekin daude loturik. Ohartuko gara, gainera, enpatiari buruzko hausnarketa egiteak nola bultzatzen gaituen konpromiso batzuk hartzera.
Horrekin guztiarekin, orain “teknologikoari” erreparaturik, begiratu bat emanen diogu etorkizunari, eta pentsatuko dugu zer egin genezakeen eta zer egin beharko genukeen.
HIZLARIA:
Iñaki Etxagüe Alcalde psikologo klinikoa da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erretiratua. Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Psikologo klinikoko tituluadu Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana. Gaitasun Pedagogikoaren ziurtagiria, Zaragozako Unibertsitateak emana.
Ikerketa Nahikotasuna-Ikasketa Aurreratuen Diploma) du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan lortua. Taldeko Psikoterapia Analitikoko Masterra, Deustuko Unibertsitatean. Taldeko Psikoterapia Analitikoko Elkartekoeta OMIE Fundazioko Analisi Taldeko Institutuko kidea. FEAPek egiaztatutako psikoterapeuta (Espainiako Psikoterapia Elkarteen Federazioa). Gizarte Lanean diplomatua. Irakasle elkartua NUPen 2004-2009 bitartean.
Hainbat argitalpen ditu: Revista “Siglo Cero” de la FEAPSen Siglo Cero aldizkarian, ANFASenean. Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Saileko hainbat materialen egileetako bat izan da. Gaur egun, psikoterapia-talde batzuk gidatzen ditu hainbat eremutan.
