HITZALDIAREN EDUKIA:
Aurten, 2026an, Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen da (garapen-gunea Arrasate duen Euskadiko industria kooperatiben mugimenduaren sortzailea), baita Victoriano Flamarique nafar ospetsu eta nekazaritza kooperatibismoaren bultzatzaile handiaren heriotzaren laurogeigarren urteurrena ere.
Biek ala biek arrastoa utzi dute. Bi apez horientzat, Ebanjelioa ez ezik, justizia eta ahulenei lagundu nahia ziren muina. Biek uste zuten ahulenek beren potentzial guztia garatu zezaketela proiektu komun batean elkartuz gero.
Gaur egun, ekonomia mugitzen duten mekanismoak ulertzeko zailtasunak ditugunean, iruditzen zaigunean enpresen erabakietan kontuan hartzen ez den gauza bakarra gizakia eta haren beharrak direla, Gogoa Foroak egokitzat jo du elkarrizketa hau enpresa humanista deitzen denaren inguruan antolatzea, hau da, prozedura inklusibo eta parte-hartzaileen inguruan, hots, gizarte-ekonomiaren eremuan. Horretarako, José Antonio Yeregui eta Francisco Ceberio izanen ditugu gurekin.
PARTAIDEAK:
Francisco Ceberio Maiza, Zaragozako Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Ibilbide luzea eginan du zuzendaritza orokorrean, enpresen berregituraketan eta krisian dauden enpresen kudeaketan. Aditua da antolaketaren eraldaketan, berrikuntzan eta industria-proiektuen garapenean, bereziki automozioaren sektorean. Esperientzia sendoa du taldeen lidergoan, gizarte-ekonomian eta nazioarteko hedapenean. Zenbait sari ditu: Ibilbide profesionalaren Aster saria (ESIC), esportazioaren saria (Merkataritza Ganbera) eta enpresaren berrikuntzaren eta bikaintasunaren sariak. Gainera, Elizbarrutiko Kontseilu Pastoraleko kide da, Aralar eta Larraun aldeko ordezkari gisa. Elkarkide Fundazioko lehendakaria (problema mentalak dituztenei laguntzeko) eta Ilundain Fundazioko patronatuko kidea.
José Antonio Yeregui Urmeneta, industria-ingeniari teknikoa Nafarroako Unibertsitatean. Aditua Kudeaketa sistemetan: kalitatea, ingurumena, segurtasuna eta energia. Industriako zuzendaria eta irakaslea, 35 urtetik gorako ibilbidea duena enpresan eta prestakuntzan, pertsonen, lanaren eta helburuen arteko integraziora bideratua. Enpresaren ikuspegi humanistarekin konprometitua, lanaren duintasunean, parte-hartzean eta erantzukizun partekatuan oinarriturik. Arizmendiarrieta Fundazioko kidea da, eta enpresa-eredu inklusibo eta parte-hartzaileen hausnarketa eta aplikazioa bultzatzen ditu, Elizaren Doktrina Soziala eta esperientzia kooperatiboa oinarri hartuta.