• Fernando Valladares CSIC erakundeko zientifikoa eta Ekologiako irakaslea Rey Juan Carlos Unibertsitatean. Ingurumen- eta klima-krisiari buruzko komunikatzaile eta dibulgatzaile zientifikoa. Erreferentea da Espainian desazkudearen defentsan. NoNormal proiektuan da kide; gune bat da energia-krisia, gure zibilizazioaren muga materialak eta urteetan diskurtso publikoan nagusi izan diren jasangarritasun promesa faltsuak ulertzeko.
• Dalila Argueta. Giza eskubideen eta lurraldearen defendatzaile hondurastarra. Guapinol ibaiaren defendatzailea, eta Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea eta Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarrekoa. BASOA proiektuan parte hartzen du (defendatzaileen etxea). 8 urte nazioarteko eraginean, gizarte mugimenduetan, ikastetxeetan, eta unibertsitate eta kultur zentroetan.