EZ DAGO B PLANETARIK: PREMIAZKOA DA BIZITZA BABESTEA. Hitzaldia GGKEen koordinatzailearekin lankidetzan

Irailak 23, asteazkena, 19:00-20:30

Lekua: Emakumeen Etxea, Iruñea

Gogoa Foroarekin lankidetzan

 

Beharrezkoa da munduan bizi dugun egoera kezkagarria aztertzea eta argia ekartzea premia osoz eragin beharreko aldaketen eta trantsizioen gainean, gure planetan bizitza eta justizia babeste aldera.

Gero eta froga zientifiko gehiagok adierazten dute lotura estua dagoela planetaren eta giza osasunaren artean. Bioaniztasunaren galera azkartzearekin batera, klima-larrialdia areagotu eta desberdintasunak handitzen ari baitira. Horiek oro elkarri lotuta daude eta premiaz eta bere osoan jorratu behar dira. Hori egiteko, nahitaezkoa da bizi garen ereduaz gogoeta egitea eta egungo sistema sozioekonomikoan aldaketa bultzatzea, planetak dituen mugak errespetatzeko, bizitza erdigunean jartzeko eta justizia globalean oinarritzeko.

HELBURUA

  • Herrien eta planetaren arteko bizikidetza ereduaz eztabaidatzea ingurumenaren ikuspegitik, bai eta garapenerako lankidetzaren eta gizarte zibilaren eginkizunaz ere.
  • Alternatibak proposatzea gure ereduan, giza eskubideak zaintzeko eta pertsona guztien eta planetaren bizitza babesteko.

EGITARAUA

Hizlari bakoitzak gaiari buruz duen ikuspegia agertuko du eta galderak egiteko tartea ere izanen da.

  • Fernando ValladaresCSIC erakundeko zientifikoa eta Ekologiako irakaslea Rey Juan Carlos Unibertsitatean. Ingurumen- eta klima-krisiari buruzko komunikatzaile eta dibulgatzaile zientifikoa. Erreferentea da Espainian desazkudearen defentsan. NoNormal proiektuan da kide; gune bat da energia-krisia, gure zibilizazioaren muga materialak eta urteetan diskurtso publikoan nagusi izan diren jasangarritasun promesa faltsuak ulertzeko.
  • Dalila Argueta. Giza eskubideen eta lurraldearen defendatzaile hondurastarra. Guapinol ibaiaren defendatzailea, eta Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea eta Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarrekoa. BASOA proiektuan parte hartzen du (defendatzaileen etxea). 8 urte nazioarteko eraginean, gizarte mugimenduetan, ikastetxeetan, eta unibertsitate eta kultur zentroetan.

Finantzatzailea: Iruñeko Udala.

INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.