Uría Paloma

Doktore anderea Hizkuntza eta Literaturan
Información

PALOMA URÍA RÍOSek doktoradutza egina du Oviedoko Unibertsitatean Gaztelania Hizkuntza eta Literaturan, eta irakasle jubilatua da alor horietan IESen. Asturiasko Elkarte feministaren fundatzaileetako bat, mugimendu feministak antolatutako eztabaida jardunaldietan parte hartu du aktiboki. Gaur egun, Beste Ahots Feministak izeneko iritzi korrontea osatzen du. Frankismoaren aurkako borrokan parte hartu zuen gaztaroan. Mugimendu feministarekin kolaboratu izan du hasieratik bertatik; Accionenredi lotuta dagoen Liberación kolektiboko partaide da; eta Asturiasko Parlamentuan Izquierda Unidako diputatu Andere izan da aurreko legealdian.. Bi alor nagusi dira bere ardura akademikoa, batez ere, bete dutenak: literatura eta feminismoa. Gai hauen inguruan hainbat ikastaro eman eta ponentzi sorta zabal bat aurkeztu du kongresu, jardunaldi eta mintegietan. “Astura”, “Página Abierta” eta “Disenso” aldizkarietan argitara eman du bere hainbat lan. Polémicas Feministas liburua idatzi zuenetako bat da. Hainbat argitalpenetan ere parte hartu izan du bere idazlanekin, hala nola “Valor y miedo de Arturo Barea” lanarekin (Literatura en la guerra civil. Madrid, 1936-1939 liburuan). Edo eta “Celia en la revolución” (Sesenta años después. El exilio literario asturiano de 1939 liburuan). En tiempos de Antoñita la fantástica, bere tesi doktoralaren egokitze bat da. Argitara eman berri du, bestalde, El feminismo que no llegó al poder, trantsizio politikoaren garaitik honako mugimendu feministaren historia.

Conferencias