Neuropsikologo klinikoa
Información
JAVIER TIRAPU USTARROZ neuropsikologo klinikoa da. Nafarroako Ospitale-guneko (Ubarmin Klinika)ko errehabilitazio zerbitzuko partaide da, hala nola buruko osasunaren sustapenerako Argibide Fundazioko zuzendari tekniko eta zientifikoa den. 350 hitzaldi, txosten eta dibulgazio ikastarotik gora emana da neurozientzia gaiaren inguruan. Zazpi liburu eta 170 argitalpen ba du argitaraturik neuropsikologiaren haritik. Neuropsikologiaz eta jokabidearen neurologiaz Espainian eta Iberoamerikan ematen diren hamabi masterretako irakasle da. Espektro autistaren desorekei buruzko Masterreko zuzendari-kidea da. Espainiako Toxikomani Elkarteak adizioez eta neurozientziaz buruturiko kontsentsuzko Txostenaren egile-kidea da. Katalunyako Generalitatearen erotasun plangintzarako aholkulari aditua da. Neuropsikologiazko Partzuergo Nazionalak Neurozientzia klinikoaz emandako Sari Nazionala jasoa du. Kopeta aurreko kortexaren neuropsikologiari buruzko, eta adimena, kontzientzia, funtzio exekutiboak, emozioa eta garun soziala bezalako aldeei buruzko ikerketetan aritu izan da, batez ere.