Sobrino Jon

Teologoa
Información

Jon Sobrino S.J. 1938an jaio zen. Teologoa. Jesusen Lagundikoa. Euskalduna. 1957an El Salvadorrera joan zen. Ondoren, Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Estatu Batuetako Jesusen Lagundiko San Luis Unibertsitatean. Teologikoak, bere aldetik, Alemaniako Menoko Frankfurten. El Salvadorrera itzuli eta teologi irakasle unibertsitario jarri zen, bide batez sortzen laguntzen zuen “Jose Simeón Cañas” Unibertsitatean. 1980an erail zuten Oscar Romero Artzapezpikuaren laguntzaile gertukoa izan zen. Tailandian mintzaldi bat ematen ari zenari esker, bizirik atera zen, orain 18 urte, Salvadorreko Estatuko zenbaitek agenteek egindako atentatutik. Ez zuten horrelako suerterik izan bere sei jesulagun adiskidek, ez eta emakume batek eta bere alabak. Jon Sobrino izango dugu, agian, Hegoamerikatako kristologorik garrantzitsuena. Horretan aritu da joandako 25 urteetan. Bai kristologian, bai elizaren inguruko ikerketetan, bai askapenaren espiritualtasunari buruzkoan ekarpen handiak egin ditu. Konta ezin hala idazlan eta liburu ditu idatziak. Garrantzitsuenak aipatzen jarriz, hona zenbait: Cristología desde América Latina, 1976. Resurrección de la verdadera Iglesia: Los pobres, lugar teológico de la eclesiología, 1984. Jesús en América Latina, su significado para la fe y la cristología, 1985. Liberación con espíritu. Apuntes para una nueva espiritualidad, 1989. Jesucristo liberador: Lectura histórico-teológica de Jesús de Nazaret, 1991. Qué queda de la Teología de la Liberación?, 1997. La Iglesia samaritana y el Principio-Misericordia, 1998. La fe en Jesucristo: ensayo desde las víctimas, 1999. Fuera de los Pobres no hay salvación, 2007.

Conferencias