Navarro Vicenç

Politika Publiko eta Sozial Katedraduna Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean
Información

Vinçenc Navarro irakaslea Bartzelonan sortu zen, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen 1962an, Bartzelonako Unibertsitatean. Urte berean erbestera joan behar izan zuen, frankismoaren kontrako borrokan sartua ibiltzeagatik. Bere helbide eta lana toki ugaritan burutu da: Suediako ikasketa-zentroetan (Upsala eta Estokolmo), Britania Handikoetan (London School of Economics, Oxford eta Edimburgo) eta, 1965az geroztik, AEBetan (The Johns Hopkins University, bertan Politika Publiko, Zientzi Politiko eta Soziologia Katedraduna izan da). Nazio Batuen eta nazio zein nazioarteko erakunde askoren aholkularia izan da, besteak beste, Allendek Presiditutako Unidad Popularrarena, horrek burututako Nazio Osasungintza Zerbitzuaren erreforman, eta kubatar gobernuarena, lehen mailako osasun zerbitzuen garapenean bere aholkuak emanez. 1993an Etxe Zurian lan egin zuen Hilari Clinton-i aholkua emanez AEBetako osasun-erreforman. 1977an espainiar bizitza akademikoan sartu zen, Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Katedradun lanean hasieran eta Politika Zientzi Publiko eta Sozial Katedradun gisa gero, Pompeu Fabra Unibertsitatean; unibertsitate horretako Politika Publiko eta Sozialen Programa zuzendu du, Johns Hopkins University-rekin batera bultzatua. Vicenc Navarro irakasleak hogeitabost liburu eta 400 artikulu baino gehiago idatzi ditu. Estatu Batuetako eta Europako hainbat aldizkari zientifikoetako Zuzendaritza-Batzordeetako kidea da. Espainian honako argitarapenak egin ditu: Neoliberalismo y el Estado del bienestar (Ariel Económica, 1998), Globalización económica, poder político y Estado del bienestar (Ariel Argitaletxea). Bere azken liburua, The Political Economy of Social Inequalities Estatu Batuetan argitaratu da. Duela gutxi 2002ko Anagrama Saiakera saria eman zaio Bienestar insuficiente, Democracia Incompleta izeneko liburuagatik (Anagrama, 2002). Navarro Irakaslearen ikerketa-arloak politika publiko, ekonomia politiko eta gizarte eta politiko ikerketetan zentratzen dira.

Conferencias