Conferencias

Desagertuko ote da demokrazia adimen artifizialaren eraginez?

Histeria digitalaren menpe bizi gara, eta batzuek aurrerapen ikusgarriak espero dituzte adimen artifizialari esker; beste batzuk, berriz, hondamendi okerrenen beldur dira, baita demokraziaren amaieraren beldur ere. Diagnostikorik zentzuzkoenarekin asmatzeko, ongi ulertu behar da zer den adimen artifiziala gizakion adimenaren aldean.

Demokraziari dagokionez, digitalizazioak bi problema mota planteatzen ditu funtsean: elkarrizketarena eta erabakiarena, hau da, gure elkarrizketa sozialaren baliabideak eta moduak aldatzen ari dira, batez ere sare sozialen agerpenaren ondorioz. Bestetik, algoritmoek hartuko dituzte maiz erabakiak, eta horrek arazo bat dakarkio demokraziari, herri-subiranotasunaren sistema politikotzat hartzen badugu demokrazia.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.