Centroko Zuzendaria. Linguapax Institutuko Presidentea.
Información
FELIX MARTI: Bartzelonan jaio zen 1938an. Bartzelonako Gizarte Ikasketa Institutu Katolikoko Unibertsitate aurreko Kurtsoko filosofia irakaslea eta zuzendaria izan zen 1968tik 1970era. Bartzelonako Teologia Institutuko Irakaslea izan zen 1973tik 1988ra. – Nazioarteko Intelektual Katolikoen Mugimenduko presidentea hautatu zuten 1975ean Erroman. 1979an London-eko Newman Association-go presidenteordea berrautatu zuten Mexikon. – Herrien eskubideei buruzko europar mintegiak antolatu zituen (1991 eta 1993an). UNESCOk antolatutako honako mintegi hauen lehendakaria: erlijioen kontribuzioa bakearen kultuaren alde (1993 eta 1994an), etika globala (1998) eta autodeterminazio eskubidearen aplikazioa gatazkaren konponketetan (1998). – Erlijioen kontribuzioa Bakearen kulturaren aldeko Deklarazioaren bultzatzailea, nazioarteko erlijio-tradizio handien buruzagiek sinatua (1994). – Moskuko Russian Futures Studies Academy-ko ohorezko kidea. Islamabad-eko The Pakistan Futuristics Foundation and Institute-ko ohorezko kidea. – Ubuntuko (gizarte zibileko federazioen munduko sarea) kidea bere sortzetik, 2001. urtean.