Espainiar Apezpiku-Eliza Erreformatuko Artzain
Información
Ezkondua naiz, orain 36 urte. Alaba bat, Dámaris, eta seme bat, Israel, ditut. SEUTen (Teologiako Seminario Ebangeliko Bateratuan) eta Salamankako Unibertsitate Pontifikaleko Juan XXIII. Institutu Pastoralean egin nituen Teologia ikasketak. UNEDen ere egin nituen Hezkuntza Sozialeko ikasketak. Espainiako Korreotan egiten nuen lana utzi eta apaiz ordenatu nintzen, iadanik 20 urte baino gehiago, Espainiar Eliza Episkopal Erreformatuan (Komunio Anglikanoa). Salamankan, Villaescussan (Zamoran) atera dut aurrera nire pastoralgintza ministerioa. Gaur, Esperantza Parrokiko erretore naiz Madrilgo Alcorconen. Bai elkarte hau eta bai ni Jesukristok aldrrikatutako Erreinuaren balioak gure inguruan egikaritzen saiatu gara buru belarri. Gutxiago ala gehiago asmatuz, hori besterik da. Eginkizun ekumenikoaren aldeko lanetan ere urte asko daramat. Guzti hauen aurretik, gazte nintzala, ofizio desberdin asko ezagutu dut: musikari, artista plastiko, zerbitzari, liburu, lapiko, kokakola banatzaile, eta azkenik postari. Bila nabil, etsi gabe, poeta ikasle saiatu naiz. Beti nago nonbait kokatua, eta inoiz ez nago erabat.