Gómez Acebo Isabel

Teologian eta Zientzi Politikoetan lizentziatua
Información

Isabel Gómez Acebo Zientzi Politikoetan lizentziatua da Konplutentse Unibertsitatean eta Teologian lizentziatua Comillasko Unibertsitatean, han dago gaur egun teologia-irakasle. Sagrada Familia erakundea presiditzen du; erakunde horrek zahar etxeak kudeatzen ditu eta, gaur egun 3 etxe dituzte Madrilen, 103 zaharrekin. Ezkondua dago eta 6 seme-alaben ama da. Idatzi du, besteak beste, Dios también es madre, San Pablo, Madril 1994 eta egile askoren artean egindako beste aunitz liburuetan parte hartu du. Halaber, artikuluak idazten ditu aldizkari nazional eta atzerrikoetan. Emakume Teologo Espainiarren Elkarteko kide fundatzailea da. Desclée de Bouwer-ek argitaratzen duen En clave de mujer izeneko teologia-bildumaren zuzendaria da; bilduma horretatik hainbat liburu atera da dagoeneko, horietako batzuk italierara eta portugesera itzuli dira.

Conferencias