Baketik zentroko zuzendaria
Información
JONAN FERNANDEZ ERDOZIA Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1962ko martxoaren 21ean. Baketik zentroko zuzendaria da. Gizaki, gizarte eta hezkuntza gatazken eta prozeduren alde etikoak ikasi, ikertu eta hedatzeko sortu zen Baketik. Zentro honek Oinatiko Arantzazun du bere egoítza. Euskal gatazkan bitartekaritza lanak egin dituen Elkarri mugimendu sozialaren koordinatzaile izan da, eta giza eskubideen, elkarrizketaren, pluraltasunaren eta bakearen alde Euskal Herrian aktiboki aritu da 14 urtez (1992-2006). Iritzi artikulu saila idatzi du. Bakegintzaren, gatazka konponketen eta mugimendu sozialen egitekoari buruz izandako hainbat kongresu, mintegi eta jardunaldietan parte hartu du hizlari gisa. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Gizakia gatazken erdian. Euskal gatazka zuzenean bizi ondorengo hausnarketa etikoa (2006); Bizitza eta elkarbizitza. Lau ikaskuntza nagusi (2008) eta Pertsona izaten hezi. Zortzi ikaskuntza (2010)