Zientzia Fisikoetan doktorea
Información
Materiaren Fisikako katedraduna, UPV/EHU (1988-). Gainera, Donostia International Physics Center (DIPC) (1999-), BERC-MPC (Material Physics Center) (2009) eta Jakiundeko Ohorezko lehendakaria da, hau da, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa (2012-).Sari ugari jaso ditu. Nazioarteko ehundik gora kongresutan eman ditu hitzaldiak. Mintegiak eman ditu nazioarteko hainbat zentrotan, hala nola Cambridgen, Berkeleyn, Berlinen, Tokion, Vienan, Londresen… 27 doktore-tesiren zuzendaria izan da, eta 450 lan baino gehiago argitaratu ditu liburu eta aldizkari espezializatuetan (184 Physical Review b (171) eta Physical Review a (13), 48 Physical Review Letters, 9 Nature edo Science, etab.).