Ponente: Cachón Rodríguez Lorenzo
Lorenzo Cachón Rodríguez Zientzia Politikoetan eta Soziologian Doktorea da, eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Soziologia Irakasle Titularra. Bere ikerketa-ildoen artean aipatzekoak dira inmigrazioa eta lan-merkatua eta etorkinen integraziorako politikak. Bere azken liburuak honako izenburua du: Bases sociales de los sucesos de Elche de septiembre de 2004. Crisis industrial, inmigración y xenofobia (2005).
Etorkinen Integrazio Sozialerako Foroko Lehendakaria da gaur egun eta bazterketaren kontrako auzietan Europar Batzordeari aholkua ematen dion aditu independenteen taldeko kidea.