Garbiñe Biurrun Mancisidor

Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Sozial Saileko Buru
Información

GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR (Tolosa, 1960) Zuzenbidean lizentziatua da. Epailea, magistratua eta gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidentea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidentea. “Juezas y Jueces para la Democracia” elkarteko kidea. EHUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea. Gai juridiko eta sozialei buruzko artikulu askoren egilea. Aranzadi Foro Sozialetako zuzendari eta irakasle iraunkorra Bilbon eta Donostian. EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako Espainiako Konstituzioaren euskarazko itzulpenean hartu zuen parte. Lan Prozeduraren Legearen euskarazko itzulpenaren zuzendaritza partekatua, EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratua. “Odio, perdón, venganza, paz. Enfoque jurídico  y percepción espiritual” liburuaren egitea Joxe Arregiren batera. 2004tik 2011ra Eusko Ikaskuntzaren Bikaintasun Sozialeko Batzordeko eta Euskararen Aholku Batzordeko kide izan da 2006tik 2020ra. Anesvad Fundazioaren Patronatuko lehendakaria da 2013ko irailetik. Beste militantzia batzuen artean, Tolosako Cecilia g. de Gilarte Foro Republicanoko kidea. Prentsa idatziko, irratiko eta telebistako iritzi-emailea izaten da.

Conferencias