Barquín Amelia

Información

Amelia Barquín honako arlo hauetaz arduratzen da nagusiki: hezkuntza, kulturartekotasuna, generoa eta hizkuntza. Gai horiei buruz idazten du; klaseak, ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu eta, batez ere, etengabe ikasten du. Bere hausnarketak lotura daukate hein handi batean bere esperientziekin aipatutako arloetan: etorkinen alaba zen aldetik, bizilagun anitzak dauzkan auzo baten biztanlea, gazteen irakaslea, euskaldun berantiarra, herritar feminista aktiboa edo eskola adinean dauden alaben ama, besteak beste. Gaur egun Kulturarteko Hezkuntza eta Generoa eta Hezkuntza materien irakaslea da HUHEZIn (Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatea). Blog bat dauka (Kinka) eta bertan aipatutako gaien inguruan idazten du.

Conferencias