Arregi José

teologoa eta duela hilabete bat arte Franziskotarra izandakoa.
Información

Joxe Arregi Azpeitian jaio zen (1952). Frantziskotarra izan da orain dela hilabete bat arte. Teologian lizentziaduna eta doktorea da Parisko Institutu Katolikoan. Hans Urs von Balthasarri jarraituz, kristautasunak beste erlijio batzuekin duen harremanari buruzko tesia egin zuen. Teologiako irakaslea izan da Iruñean, Gasteizen eta Deustun. Zenbait urte daramatza teologiari eta espiritualtasunari buruzko gutunak Internet bidez astero zabaltzen, XXI. mendeko sinestunentzat. HEMEN erlijio-pentsamenduzko aldizkari euskaldunaren sortzailea da; zuzendaria ere izan zen, eta maiz idazten du bertan. “Erlijioen Jakinduria” (Deustu-Ibaizabal) euskarazko bildumaren koordinatzailea da. Hainbat erlijiotako sortze-testuak biltzen ditu bilduma horrek. Hona hemen haren argitalpenetako batzuk: : Hans Urs von Balthasar: dos propuestas de diálogo con las religiones (ESET, Gasteiz 1997); Nazareteko Jesus. Zer gizaki? Zer Jainko?(Universidad de Deusto, Bilbao 2000); Oinatzak bidean. Erlijioen historia (Una introducción a la historia de las religiones) (Universidad de Deusto, Bilbao 2004); Jainkorik bai ala ez? (debate con el escritor ateo Edorta Jimenez) (Elkar, San Sebastián 2007); Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak (Alderdania, Irun 2007); ¿Qué dices de Dios? Responden 40 escritores vascos de hoy (Univ. de Deusto, Bilbao 2010); Erlijioa eta erlijioak gure gizartean (Universidad de Deusto, Bilbao 2010).

Conferencias