Fedearen transmisio prozesu tradizionalak jasaten ari diren zailtasun eta hausturen esperientzia partekatutik eta haiek berritzeko ahalegin berrienetako askotatik abiatuta, fedearen transmisioan zer gertatzen ari den ulertzen saiatuko gara.
Hasteko, fedea zer den galdetuko diogu geure buruari, fedea zertan datzan jakin ahal izateko, fedea transmititzea zer den azaltzen duten nozio asko daudela egiaztatuta (gure ustez, oinarrizko hiru eredutan bil daitezke). Jarraian, gure fedea transmititzeko erronkari heltzeko orduan zertan huts egin dugun aztertuko dugu.
Erronka horri behar bezala heldu ahal izateko, gure garaian fedearen transmisioa jokoan dauden agerraldi nagusiak zein diren azalduko dugu, eta, amaitzeko, bizi izan garen munduan fedea transmititzeko egiten ditugun ahaleginak bideratzen lagunduko diguten gakoak emanen ditugu.