Conferencias

LUTERO, ERREFORMA ETA MODERNITATEA. GAUR EGUNGO IKUSPUNTUAK

Garrantzi handia izaten ari da, bereziki kristau Eliza desberdinen artean, Erreforma Protestantearen 500. Urteurrena. Ospakizun asko ari da ematen kommemorazio hau dela eta, eta agian lehen aldia da gure arteko kristau eliza ia denak, Eliza Katoliko Apostoliko Erromatarra barne, parte hartzen ari direla elkarrekin kommemorazio horretan.

Martin Luteroren figura askoz modu positiboago eta bihotzberagoan ulertzen hasiak gaudela dirudi, eta gauza ederra da hori, nahiz eta, gaur oraindik, bizirik dirauten irudi biziki ezkorrak gure ideia-mundu desberdinetan. Baina ohartzen hasiak gaude, itxuraz, bere garaiko semea izan zela fraide beneditarra, bere alde argi eta ilunekin, eta helburu batek eraman zuela eraman zuenera: Eliza erreformatu nahiak, nahiz eta bere ekinak berak ere ziurrenik aurrez pentsa ez zitzakeen ondorioak ekarri zituen; nolanahi, oro har, ondorio guztiz positiboak izan baziren ere alor guztietan. Jaioberri zen humanismoarekin eta modernitatearen esnatzearekin bat, paradigma aldaketa erabatekoa esan nahi izan zuen gure historian.

Garapen gizatiar, sozial, politiko, ekonomiko eta erlijiosoarentzat aurrerabide nabarmena esan nahi izan du, zalantzarik gabe, protestantismoak. Mundu garatuan, gaur oraindik, garbi ikusten dena. Ezinbesteko litzateke horregatik Erreformaren idealetatik guztiz at gelditu izan den gure herrialde honetan, gutxienik, begirada berri batekin begiratzen jarri gaitezela bere proposapenak. Eta, bai protestantismoaren kanpotik bai bere barrenetik, gure ekimena eskaini diezaiogula izpirituaren berrikuntza honi. Azken finean, izan ere, desberdintasunaren, eskubideen eta askatasunaren aldeko borroka espiritua da, izan , espiritu hori.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.