Conferencias

ETIKA ETA BALIOAK JASANGARRITASUNAREN ETA ZUZENTASUNAREN IKUSPUNTUTIK

Alde anitzeko krisi garaia zeharkatzen ari gara. Emergentzia egoeran gaude bai esparru ekologikoan, bai politikoan, bai sozialean, bai ekonomikoan. Krisi desberdin guzti hauek dituzten konplexutasunak eta elkarrekiko loturek zibilizazioaren beraren krisia pentsa araztera garamatzate.

Aterabide edo beste eredu batetaranzko igarobide bat alferrik bilatuko dira ekonomia edo teknologia hutsetan. Pertsonek elkarren artean eta naturarekin dituzten harreman moduak badira krisian daudenak, fisikoki mugatua den planeta honetan justiziazko eta ekitatezko baldintzetan bizitzea posible egingo digun “kontratu sozial” berri baten oinarriak arakatzen hasteko ordua da.

Iraganari eta orainaldiari ikusmira ekofeministaz begiratzea lagungarri gerta dakiguke eredu honen bila abiatzeko orduan. Ekofeminismoak zera proposatzen du: merkatuak eta bere mozkinak gizartearen epizentrotik atera, eta ongi izatea, giza ugalketa duina eta jasangarritasuna bere tokian jartzea.

Ekodependentziaren eta elkarren arteko dependentziaren kontzientzia hartu eta gure gizarteak zuzentzen dituzten balioak berregokitzea du ekofeminismoak bere helburu. Politika, moral zibil bezala ulertuta, norabide aldaketa horren beharrean dago, orobat.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.