Kazetaria eta idazlea. “Un tal Jesús” liburuaren egilea
Información
Habana, Kuban, sortu zen, 1944an. Jesusen Sta. Teresa Konpainiako erlijiosoa izan zen Tarragonan eta Bartzelonan (1961-1974). Kazetaritzan lizentziatua Bartzelonako Kazetaritza-Ikastetxe Ofizialean (1970-1974). Madrilgo “Vida Nueva” astekariaren Latinoamerikako sailaren arduraduna (1974-1980). Denboraldi batez egon zen El Salvadorren (1981eko maiatza-abuzutua) han atxilotu eta kanporatu zuten, “nazioarteko terrorismoa”ren akusaziopean. Nikaraguan “El Tacayán” herri astekariaren erredaktore nagusia izan zen (182-1992) eta Managuako UCAko “Envío” aldizkariko erredaktore nagusia izan da sortu zenetik gaur egunera arte. Nikaraguako hiritarra da 1990az geroztik. Irrati-saio batzuen ko-egilea da, Jose Ignacio bere anaiarekin batera. Garrantzizkoena “Un tal Jesús”, 2005. urtean 25 urte beteko dituena. Beste batzuk dira: “Engaños” Eduardo Galeanoren “Las venas abiertas de America Latina” liburuan oinarritua) eta “Noticias de última ira” (Eduardo Galeanoren “Memoria de fuego” obraren lehenengo tomoan oinarritua). Hainbat libururen egile. Garrantzitsuena, “Piezas para un retato de Monseñor Romero”, ingelerara, frantsesera eta alemanerara itzulia. Beste batzuk: “Don Lito de El Salvador” eta “Muerte y vida en Morazán” (Rogelio Ponseele Aitaren gerrillari-esperientzia). “Camilo camina en Colombia” (Perez apezari, ELNko gerrillaren buruzagiari egindako elkarrizketa) eta “Héctor Gallego está vivo”.