Kristian Herbolzheimer Bakearen Nazioarteko Eraikuntzan masterra du, AEBetako Notre Dameko Unibertsitateko Kroc Instituten. 2018tik Kataluniako Bakearen Nazioarteko Institutuko (ICIP) zuzendaria da. Aurretik, Conciliation Resources erakundearen Bakerako Trantsizioen Programa zuzendu zuen (2009-2018), gerran dauden dozena bat herrialdetan bake-proiektu eta -ekimenei laguntza ematen dien GKE bat, eta UABren Bakearen Kulturaren Eskolako programaren zuzendaria izan zen zazpi urtez. Filipinetako, Euskal Herriko eta Kolonbiako bake-prozesuetan aholkularitza eta laguntza eman du.