• Mabel González Bustelo. Aditua da bakean eta gatazka armatuetan, eta nazioarteko gobernu eta erakunde batzuen aholkularia gatazken bitartekaritzan eta konponbidean. Sei urtez lan egin du Gatazkak Konpontzeko Norvegiako Zentroarekin (NOREF), eta bitartekaritza- eta elkarrizketa-prozesuetan parte hartu du gatazka armatua edo soziopolitikoa dagoen herrialdeetan. Bitartekaritzarako Hegoaldeko Unitate Globaleko kidea izan zen Brasilen. IECAHko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta aholkularia da.
• Ivania Cruz. Giza eskubideen abokatua El Salvadorren, eta UNIDECH-Giza Eskubideen nahiz Eskubide Komunitarioen Defentsarako Batasuneko bozemailea. Preso politikoen eta El Salvadorreko salbuespen-erregimenaren esparruan gertatzen diren atxilotze arbitrarioen kasuen abokatua. Gaur egun, Euskadin dago erbesteratua.