García Encina Carlota

Ikertzaile nagusia da, Madrilgo Elcano Errege Institutuan, Estatu Batuetarako eta harreman transatlantikoetarako
Información

Carlota García Encina ikertzaile nagusia da Estatu Batuetarako eta harreman transatlantikoetarako, Elkano Errege Institutuan, analista senior elkartua Washingtongo Ikasketa Estrategiko eta Internazionalen Zentroan (CSIS), eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea Comillas Unibertsitate Pontifikalean. Historia Garaikidean doktorea da Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED); Estrategian eta Defentsa Politikan graduatua CenterforHemisphericDefenseStudies-en (NationalDefenseUniversity, Washington); Segurtasun eta Defentsa Masterra Defentsa Nazionaleko Ikasketa Zentroan (CESEDEN) eta Madrilgo UnibertsitateKonplutentsean. Segurtasun- eta defentsa-gaietan zentratuz hasi zuen bere ikerketa-ibilbidea, Defentsa Ministerioaren RevistaEspañola de Defensa aldizkarian lan eginez eta kolaboratuz. Azken urteotan, Estatu Batuetan jarri du arreta –bai bere kanpo-politikan eta nazioarteko lidergoan, bai etxeko politikako gaietan–, harreman transatlantikoan eta Espainiaren eta Estatu Batuen arteko aldebiko harremanean. Aldizkari akademikoetan eta liburuki kolektiboetan hainbat argitalpen ditu, eta maiz kolaboratzen du komunikabideekin.

Conferencias
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.