Del Val Alfonso

inguruneari buruzko aholkularia
Información

Alfonso del Valek hiru hamarkada baino gehiago eman du energia berriztagarriei, urari eta hondakinen gestioari buruzko proiektuak prestatzen eta burutzen. Erakunde publiko eta pribatu askotako aholkularia da, bai Espainian bai Europar Batasunean eta Latinoamerikan; MASTER ETA GRADU ONDORENGO unibertsitate-kurtsoetako irakaslea izan da eta hizlari gisa aritu da ingurumenaren eta hondakinen tratamenduaren gaia azalduz 200 baino gehiago Jardunaldi eta Kongresutan. Ingurumen Kontseilu Nazionaleko kidea izan da, eta MOPTMA eta Sustapen Ministerioen aholkularia ere bai hondakinen tratamenduaren gaian. Istanbul 96 Nazio Batuen bileran aurkeztu zen “Hiri-garapen jasangarri baterako jokabide egokien Katalogoa” egin zuen adituen batzordeko kidea izan zen. Gaur egun OMAU (Observatorio del Medio Ambiente Urbano) erakundeko irakaslea eta Malagan dagoen URB-AL Sareko kidea da. Madrilgo gea 21 eraikuntza-enpresako kide fundatzailea da eta bertan lan egiten du. Halaber aholkulari independentea ere bada. Ehun inguru argitarapenak prestatu ditu, ingurumenarekin lotutako gaiei buruzkoak, besteak beste: El Libro del Reciclaje (Bartzelona, 1997) eta Guia para un consumo más responsable (César Manrique Fundazioa. Lanzarote, 2005).

Conferencias