Boff Leonardo

Teologoa
Información

Leonardok ez digu bere hitzaldiaren gidoirik igorri. Baina ideia batzuk ezagutzen ditugu, besteak beste, bere liburu eder honetan oinarrituak: “Del Iceberg al Arca de Noé. El nacimiento de una ética planetaria”. Leonardok borrokan dauden bi globalizazioei buru hitz egiten du: Davos (Munduko Ekonomia Foroa), goitik beherako globalizazio lehiakor eta neoliberal baten bultzatzailea, gizartea bere suizidiora eramaten duena, gutxi batzuen alde bakarrik jokatzen baitu; eta Porto Alegre (Munduko Foro Soziala), behetik gorako globalizazioaren bultzatzailea eta elkar laguntza, elkartasuna, kapital espekulatzaileen kontrola, giza espirituaren eta unibertsoaren balorazioa, giza eskubideen Globalizazioa… bultzatzen dituena. “Gizatasun minimo baten zaindariak” behar dira, elkarrekin, anai-arreba bezala bizitzeko aukera erreala zainduko dutenak.

Conferencias