Ponente: Bernabé Carmen
Carmen Bernabé Ubieta. Bilbon sortua 1957an. Gizarte-lanean diplomatua EHUn, eta doktorea Teologia Biblikoan Deustuko Unibertsitatean. Espezializazio ikasketak egin dituen Jerusalemen (1988-90), baita Estatu Batuetan ere Bruce Malinarekin, hau da, gizarte-zientziak Testamentu Berriaren exegesian aplikatzen aditua den biblistarekin. 1991. urteaz geroztik irakasle dabil Deustuko Unibertsitatean: Testamentu Berriko irakasle titularra da, eta eskolak ematen ditu beste zenbat irakasgaitan: Kristologia Funtsezkoa, San Joanen Izkribuak eta Kristautasunaren Jatorriak. Espainiako Elkarte Biblikoaren zuzendaria da. Espainiako Emakume Teologoen Elkartea sortu zuten lau kideetako bat (1992), eta haren bilduma Aletheiako zuzendaria da (Verbo Divinok argitaratzen duen bilduma). Kristautasunaren Jatorriak dira haren espezializazio arloa, eta generoko ikuspegia eransten die bere lanei.