Filología semitikoan lizentziatua, Eskritura Santuan lizentziatua, Élève titulaire de l’École Biblique de Jerusalén, Teologian Doktorea. Deustuko Teologia Fakultateko Katedradun emeritua. Espainiako Biblia Elkarteko zuzendaria izan zen (1989-1995). Society of New Testament Studies-eko kidea da, eta erakunde horren Zuzendaritza Batzordean egon zen 1993tik 1996ra. Gaur egun Jatorriko Kristautasunari buruzko Ikerkuntza Interdisziplinarraren Europako Taldeko zuzendaritza-kidea da. Bere ikerkuntza-eremua Ebanjelioak dira, baita Jesus historikoa eta kristautasunaren jatorria, bibliako exegesia eta gizarte-zientziak konbinatuz. Argitaratu dituen liburuen artetik aipagarriak dira: “Del movimiento de Jesús a la Iglesia cristiana”, “La mesa compartida. Estudios del NT desde las ciencias sociales”. “Ensayo sobre los orígenes del cristianismo. De la religión política de Jesús a la religión doméstica de Pablo”.
CARLOS GIL ALBIOL, Tuteran jaioa zen, 1970. urtean. Testamendu berria irakasten du eta aditua da, besteak beste, kristautasun sortu berrian Pablok izandako erakarpenaz: judaismoa zaharberritzeko egin zuen ahalegin frakasatua; Jesusen gurutzeko heriotzari eman nahi izan zion esan nahi teologikoa; eta tokian tokikoaz haratago, unibertsaltasun mailatik gertu, sortu nahi izan zuen ekklêsiaz.