Conferencias

MODERNITATEA ETA POSMODERNITATEA, ERRONKA SUSPERGARRI BAT ALA ARAZO BAT GAUR EGUNGO KRISTAUENTZAT?

Ez dago zalantza handirik Modernitatea eta Postmodernitatea deitzen ditugun fenomeno korapilatsu horiek giza jakinduriaren eta giza bizitzaren alor guztietan sorrarazten dituzten aldaketa sakonei buruz.

Baina kontuan hartzekoak dira aldaketa horiek kristau-fedea bizitzeko moduan duten eragina eta zabalera ulertzeko modu anitzak. Horietako bi aipatuko dugu:

Batzuentzat aldaketa horiek arazo gogorrak eta arriskutsuak dira eta, horren ondorioz, aurre egin behar zaie geure burua babesteko estrategia oldarkor batetik. Hori da kristau-fedearen izaera zaintzeko modu bakarra.

Beste batzuentzat, aldaketa horiek erronka berriak eta suspergarriak bezala hartu behar ditugu eta, horren ondorioz, aldaketok ekartzen duten krisia, elkarrizketa zintzo eta kritiko baten estrategiaren bidez tratatzen bada, pizgarri onuragarri bat bihur daiteke eta fedea gaztetzen lagun dezake.

Aipatutako bigarren interpretazioaren alde egiten dugu hemen.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.