23/05/2002

GIZA KLONAZIOA. Errealitate zientifiko-teknikoa eta gogoeta etikoa

GIZA KLONAZIOA. Errealitate zientifiko-teknikoa eta gogoeta etikoa
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Vidal Marciano Vidal Marciano

Bioteknologiaren iraultza delakoan sartuak gaude bete-betean. Giza genomaren ezagutzeak giza izaeraren ezagutzaren mugak zabaldu ditu eta aukera berriak eskaini ditu akats genetikoetan jatorria duten hainbat gaixotasunen sendakuntzan (terapia genikoa, farmakologia berria). Ugalketa-prozesuen gaineko ebakuntzak emankortasun gabeziak eta antzutasunak konpontzen lagun dezake (lagundutako ernalkuntza). Orain giza klonazioa agertu da aukera zientifiko-tekniko horien ibilbidean. Bioteknologiaren iraultzaren errealitate horiek galdera bat luzaten diote etikari: Onartu behar da “etikoki”, “teknikoki” egiten ahal den guztia? “Jakinbide berri” bat behar dugu giza eboluzioa bideratzeko.
Hitzaldi honetan giza klonazioaren errealitate zientifiko-teknikoa aztertuko dugu. Zientzia eta teknikaren datuak gogoeta etikoarekin parekatuko ditugu. Deskribapena eta gogoeta hiru alorrei aplikatuko zaizkie: a) ugalketari begira erabilitako klonazioa: aukera hau irizpide etikoak baztertua da, oro har, eta lege ordenamenduek zigortzera jotzen dute; b) enbrioien enbor-zelulen erabilpena helburu terapeutikoekin (klonazio terapeutikoa deiturikoa), hemen giza enbrioiari zor zaion balioari buruzko galdera etikoa dago; c) enbor-zelula somatikoen erabilerari alternatibak eta teknika terapeutikoetan erabiltzeko giza bizia sortzen ez duten beste prozedurak bilatzea.
Gogoetaren helburua ez da giza klonazioaren alorrean gaur egun dauden aukera anitzak azaldu eta baloratzea bakarrik. Halaber, “zientzia” eta “etika” erlazionatzeko beharra azpimarratu nahi da, eta “humanismo berri” bat aztertzeko garrantzia nabarmentzea ere bai; izan ere garapena gizatiarra nahi badugu, zientzia eta teknika ezin daitezke arerioak izan. Humanismo berri hori gizakiaren eta kreazio osoaren arteko “itun berriaren” zehaztapen axiologikoan osatzen baita.