Krisi klimatikoa eta gobernantza demokratikoa

HITZALDIAREN EDUKIA:

Demokraziek krisi klimatikoari eta halako erronkei heltzeko eta trantsizio ekologikoak berekin dakarren sakoneko eraldaketak abian jartzeko dituzten zailtasun bereziez hitz eginen digute hitzaldi honetan.Krisi klimatikoa da gizateriak gaur egun duen erronka handiena. Dagoeneko, gakoa ez da “zer” egin behar den eztabaidatzea, baizik eta “nola”: nola egin sakoneko aldaketa hori jasangarritasunaren paradigman justizia sozialarekin murgiltzeko.

Era berean, trantsizio berde hori azkartzen eta demokrazia indartzen lagun dezaketen mekanismoak aztertuko dira. Asko dira demokraziaren krisiei buruzko diagnostikoak, eta asko dira demokraziak nola hiltzen diren, nola amaitzen edo nola gaixotzen diren erakusten duten analisiak. Arazo horiei aurre egiteko ideia batzuei buruz hitz eginen dugu, konbentzimendu batekin betiere. Demokraziaren krisiaren aurrean, demokrazia gehiago behar da.

 

HIZLARIA:

 

Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua eta Zaragozako Unibertsitatean doktorea. Iraunkortasuna eta kalitate demokratikoa dira haren interes-arloak, eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Gai horiek Globernance-n, BC3-n eta Atelier ITD Fundazioan lantzen ditu, edo Ecodes, Fundesplai eta AVANZA taldeen patronatuetan. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko eta AP Instituteko irakaslea da, eta 2020tik “Más Democracia” elkartearen lehendakaria da.

El País, Cadena SER, RTVE, Infolibreeta Green EuropeanJournalegunkarietako analista politikoa, eta Llorente y Cuencako, DIRSEko, Transparencia Internacionaleko eta Ethicaldizkarikoaholku-batzordekokidea.

15M: Un movimiento político para democratizar la sociedadliburuarenegilea(2017).Tras la indignación. 15M: Miradas desde el presente obrakolektiboakoordinatu du (2021). Hackear la Políticaidatzi du Raúl Olivánekin batera (2018), eta La Iniciativa Social de Mediación de los conflictos del agua en AragónJ.J.Verónekin batera(2019).Gainera, Más Cultura Política, Más Democracia (Gedisa) bildumarenargitaratzaileetako bat da.

 

INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.