Conferencias

KATALUNIA, ESPAINIA ETA EUROPA ORAINTXE BERTAN. Politika eta hiritarren ekimena

Katalunia maite dugu eta onena opa diegu bere biztanleei, batez ere bertako sektore herritarrei eta kaltetuenei. Interesaturik, kezkaz beterik, eta bai Estatuko Erakunde Politikoen eta Kataluniakoen artean bizitzen ari diran talkari, bai iritzi mailan eta jarrera publikoetan herritarren artean handiagotzen doan hausturari, irteera zail on bat aurki diezaiotenaren nahiarekin bizi dugu bertako egoera, urrun xamarretik bada ere.

Itxaropenez agurtzen ditugu negoziaziora eta elkarrizketara egiten diren deiak. Hausturak burutua dirudi ordea eta 1978 konstituzioak eskaini zuen konbibentzi itunak, ahitua.

“Siesta ordu ajolagabe” baten pausatua ikusten dugu Espainiako Gobernua. Elkarrrizketa ahaztu du. Eta, hutsegitez hutsegite, etorri da honaino. Batez ere Gorteetan onartutako eta kataluniar herriak erreferendum bidez berretsitako Autonomi Estatutua baliogabetuko zuen Epapitegi Konstituzionalera joaz hasi zenean, eta, ondoren, Epaitegi hau berau eskubide penalaren balioztatzaile bihurtu zuenean.

Iindependentismoa hazitzen joan da kalean eta, oraintxe bertan, gehiengo urri bat du legebiltzarrean. Gehiengo honen eskutik etorri dira askorentzat, soberanista askorentzat ere, aski berme demokratikorik eta legitimitaterik eskaintzen ez duten erreferendum eta iragankortasun legeak.

Bizi garen goi markoa osatzen duen Komunitate europarrak ulertzera ematen duenez, ez du aldebakarreko independentzia deklaraziorik onartuko. Gorteetara zuzentzen gaitu itun parlamentario bat lor dezagun. Bidebatez, baina, talka hau ezin daitekeela ehundaka independentziazale presoekin amaitu ere ikusarazten du.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.