Conferencias

EURO-ARABIAR GEOPOLITIKARI BURUZ

Mundu Arabiarrak, bai Espainian bai Europan, duen islak honako elikagai nagusi hauek ditu,besteak beste: Irakek eta Palestinak bizi dituzten indarkeriazko egoerak; Al-Qaedako hainbat fanatikoen, eta bere zenbait jarraitzaile eroen, diskurtso eta jarduera kriminalak; eta immigrazioa suposatzen ari den uholde ez desiratua. Zabar adierazten du guzti honek Mundu Arabiar Garaikidea, jakina. Mundu horrek bere barnean duen konplexutasuna eta Europarentzat esan nahi duen garrantzi geopolitikoa eta ekonomikoa ez daude hor behar bezala jasota, inondik ere.

Hitzaldia Mundu Arabiarraren giza errealitate eta izate geopolitiko hori agertzera dator. Hala nola Europak mundu horrekiko lehen bai-lehen izan behar luken hurbilpen kultural, kooperazio ekonomiko eta elkar hartze estrategikoa azpimarratzera. 2020. urterako 500 miloi izango gara europarrak, eta arabiarrak, beren aldetik, 400. Elkarrengana bilduta, eta elkarrekin lanean, fanatismoa, pobrezia eta beste zenbait nazioarteko aktoreen konpetentzia gainditu ahal izango genituzke. Aldiz, elkarri sorbalda ematen jarraitzen dugun bitartean, ez du inork irabaziko.

Elkarren errespetuan eta berdinen arteko elkar hartzean oinarritutako Europarren eta arabiarren arteko beste geopolitika bat behar dugu. Horrela bakarrik eraiki ahal izango dugu orube baketu eta adiskidetu baten gainean jasotako etorkizun amankomuna.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.