GOGOA Foroa, Kristautasuna eta Gaur Egungo Mundua, emakume eta gizon sinestun batzuek, laikoak gehienbat, bultzatutako elkarte zibil bat da. Fedea-Kultura elkarrizketa eragin eta elkargune bat izan nahi du, gizarte osoari irekia, erlijio eta gizarte-pentsamendu kritikoaren eremuan. Gogoetak proposatu eta justiziaren aldeko lanetik sortutako esperientziak aurkezten ditu. Sarrera libreko eta doako hitzaldiak, eztabaidak eta mintegiak antolatzen eta argitalpen xumeak ateratzen ditu.

GOGOA Foroko bazkide lagunek urteko batzarra ospatzen dute, bukatutako lan-urteko ekimenak baloratzen dituzte, hurrengoarenak proposatu eta zuzendaritza-batzordea hautatzen dute. Programazio, zabaltze, administrazio eta kudeaketa lan oro boluntarioki egiten da.

Elkartearen independentzia ziurtatzeko, GOGOA Foroa bere bazkide eta zaleen kuoten bidez bakarrik mantentzen da.

Zer esan nahi du Gogoak

GOGOA esanahi aberatseko hitza da, Euskal Literaturaren Klasikoen ustez:
Adorearen eta moralaren indarra da, afektuaren bizilekua, adeitasunarena eta kontsolamenduarena. Bizi jarrera, borondatearen erabakia, aukera egiteko gaitasuna. Barreneko mundua, ideial baten aldeko tentsioaren iturria. Xamurtasunaren etxea, elkar ulertzearena, errukiarena. Indarra, beroa, ilusioa sortzen diren giza nortasunaren erdigunea.

Gogoa Foroa eta bere sortzailea, Guillermo Múgica,
2021eko Bakearen Nazioarteko Egunaren sarirako hautagaiak

Batzorde iraunkorra

Zuk ere GOGOA Foroari lagun diezaiokezu
Zure denbora lan hauetarako eskainiz:
  • Zuzendaritza batzordea laguntzeko edo bere kide izateko
  • Gaiak eta hizlariak proposatzeko
  • Euskarara itzultzeko taldea indartzeko
  • Grabatutako testuak kopiatzeko
  • Administrazio lanetan laguntzeko
  • Postarako gutunak prestatzeko
  • Propaganda banatzeko
  • Unean uneko gestioak egiteko

Lagundu nahi baduzu, igorri posta elektroniko bat helbide honetara: info@forogogoa.org

Laguntza ekonomikoaren bidez
  • Diru-opariren bat eginez gure kontuan:
    La Caixa ES07 2100 5181 16 2100966645
    Fiare BE ES32 1550 0001 2200 1161 6422
  • Bazkidea eginez
  • Beste lagunak bazkide izatera gonbidatuz
  •