Krisi ekonomikoaren eta migrazioaren krisiaren ondoren, Europari buruzko gogoeta egin beharra dago berriz, eta bulkada politikoa eman. Kontua, orain, ez da “Europa gehiago” bultzatze hutsa, hala aipatzen baita maiz, baizik eta “Europa hobea”, hiru arazo handi dakarzkiguna burura:
- Zer da Europan subiranotasuna, denen nahiak asetzeko?
- Europa sozialak nola ase dezake herritarren babes-nahia, herritar asko, krisiak astindurik, babesik gabe baitaude gaur egun, globalizazioak ekarritako egoera berri eta guzti?
- Nola sortu bizikidetza modu berriak dibertsitatea hobeki kudeatzeko?