Conferencias

“FRANTZISKOK KANPOALDEKO SENTSIBILITATE, BEGIRADA ETA INTERPELAZIOAK BARREN BARRENERA EKARRI ETA MUNDU OSORA ZABALTZEN DITU”

Munduan egotera, mundu horrekin elkarrizketan egotera, eta garaiko desafioei aurre egitera, Elizaren mugetatik haratago baita ere, dei egin zion Vatikano IIa Kontzilioak Elizari. Dei horren aurrean pobreziazko egoera baten erdian Ebanjelioa aldarrikatzearen desafioa besterik ez zuela ikusi zuen, eta, ondorioz, pobreen aldeko lehentasunezko aukera egin zuen Latinoamerikar Elizarekin batera bizi izan zuen Frantzisko Aita santuak esperientzia hori. Denboraren poderioz, aukeraketa honek esanahi oso aberatsa hartzen du, Jainkoaren maitasunaren doakotasuna adierazten duenez, eta pobreziaren dimentsio-aniztasuna deskubritzera eramaten gaituenez. Gaur Frantziskok zentrora ekartzen ditu eta proiekzio mundiala ematen die mundu osoan hain guztiz ahul egonaz aparte, hain esan nahi gutxiko, indar urriko eta eraso errazeko itxuraz agertzen diren inguru edo periferien interpelazioei. Ibilbide horretaz eta gure geure errealitaterako lukeen esan nahiaz hausnartzera gonbidatuko gaitu Carmen Lorak.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.