Conferencias

HETERODOXIAREN GORAIPAMENA: JESUS ETA PABLO

Kristautasunaren sorrerak ulertzen laguntzeko Verbo Divino Argitaletxeak argitaratutako bi liburuetatik edaten du hitzaldiak: Rafael Aguirren Jesusen oroimena eta sorreretako kristautasunak eta Carlos Gilen Zer da ezagutzen dena … Pabloz kristautasun sortu berrian
Elkarrekin zerikusian jartzen dituzte hizlariek Nazareteko Jesus eta Tarsoko Pablo, metodo historiko-kritikoez baliatuz uneoro horretarako. Funtsaren eta arrazoiaren atzetik doan iritzi desberdintzat eta hausnarketa heldutzat hartzen dute heterodoxia. Jesus eta Pabloren pertsonaien barrenean sartzen dira, eta giza kalitate eta sakontasunaren erreferentzi bezala aurkezten dituzte. Gauzak ikusteko modu bat, errealitate berri bat, itxaropen bat eskaini zuten Jesusek eta Pablok frakasatutzat jotako eta bazterrean gelditutako pertsonentzat.
Kristau fedeak interesa agertu behar du historiarekin duen erlazioarekiko, bereziki bi gai nagusien inguruan: Nazareteko Jesusen eta kristautasunaren eta Elizaren sorreraren inguruan. Apostoluari eta hainbat eskutitzen autoreari dagokionaren aldetik, berriz, kristautasuna ez da hainbat Pabloren garaipenaren ondorio bat, bere porrotaren ondorio baizik.
Gai hauek gure egunotan duten garrantziaz hitz egingo dute hizlari biek.

HIZLARIAK:

RAFAEL AGUIRRE MONASTERIO, katedradun emerituaren lanak ebanjelio sinoptikoetara eta kristautasunaren sorreretara zuzenduak daude gehien bat. Bibliaren interpretazioak duen diziplina arteko dimentsioaz eta honek Elizaren bizitzan, kultura sekularrean eta gizartea eraldatzeko orduan duen eraginaz interesatzen da.

CARLOS GIL ALBIOL, Tuteran jaioa zen, 1970. urtean. Testamendu berria irakasten du eta aditua da, besteak beste, kristautasun sortu berrian Pablok izandako erakarpenaz: judaismoa zaharberritzeko egin zuen ahalegin frakasatua; Jesusen gurutzeko heriotzari eman nahi izan zion esan nahi teologikoa; eta tokian tokikoaz haratago, unibertsaltasun mailatik gertu, sortu nahi izan zuen ekklêsiaz.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.