Conferencias

GARUN SOZIALA

Neurozientziak, diziplina gisa, ikertze klinikoak, inoiz bizi izan duen garairik iraultzaileena bizi izan du XX. mendean, bai hazkunde aldetik, bai finkatzearenetik. Halako protagonismoa eskuratu zuen diziplina honek, 90ko hamarka “Garunaren hamarkada” bezala izendatua izan zela. Hau honela izanik ere, gorakada honek nabarmendu zuen paradoxa handienetako bezala azpimarratu behar da garunaren funtzionamenduaz dakiguna erabatekoa izatetik oso urruti gaudela.

Azken urteetan giza portaeraren garun-oinarriez egin den etengabeko ikerketak orain artean ezin helduzkotzat genituen auzi zenbaitez galderak egitera eraman gaitu. Eta horrela, gizakoiago egiten gaituen portaera edo jokabideen garun-oinarriak arakatzen hasteko moduan gaude. Hitzaldi honen asmoa “gizatasunez” hornitzen gaituen alde horien atariraino eramaten saiatzearena da: izaki bakan naizenaren kontzientziaren atariraino; edo beste izakiekin bizitzeko eta sinesmen, ezaupideak eta sentimenduak beraiekin konpartitzeko gai den izaki bat sortzeraino eramanaz gure hurbileneko beste izakien adimenak konpartitzera garamatzaten emozio eta adimen, edo garun sozial delako horren atariraino.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.