Estatu Batuek lehendakaritzatik baino askoz haratago doazenaldaketa sakonen garaia bizi dute gaur egun. Aldaketa batzuk Donald Trumpekin eta MAGA mugimenduarekin dute zerikusia; beste batzuek, berriz, Estatu Batuetako gizartean eta politikan eta nazioarteko sisteman sortzen ari diren eraldatei erantzuten diete. Zer adierazten du gaur egun Estatu Batuen lidergoak? Nola aldatzen ari da Europarekin eta aliatuekin duen harremana? Zer dakar Txinaren gorakadak eta potentzia handien arteko lehia gero eta handiagoak? Eta, batez ere, nola ikusten dituzte gaur egun gainerako herrialdeek Estatu Batuak, eta zenbateraino jarraitzen dute haien lidergoan konfiantza izaten? Datozen urteetara begiratzekotan, bereizi beharra dago zer den koiunturala eta zer estrukturala, jakin nahi badugu zer aldatzen ahal den Trumpen ondoren eta zerk iraun dezakeen.