“Neoliberalismoaren espiritua eta emakumeen gorputzaren merkantilizazioa”

HITZALDIAREN EDUKIA:
Lehenik eta behin, “neoliberalismoaren espiritua” deituko dugunaren karakterizazioa eskainiko da, hau da, “merkatu-ekonomia batetik merkatu-gizarte batera igarotzearen azpian dagoen sinesmen-sistema”, zeinak den-denak baitu prezioa. Emakumeak erreferentzia positibotzat hartuta gorputzaren merkantilizazioan espiritu hori nola legitimatzen den hausnartu nahi dugu.
“Sexualitatea” berezko kategoria aurrerakoi gisa baliatuz (kritikatzen zaila baldin eta baduzu bihurtu nahi puritano edo neo moja), neska gazteei eskaintza egiten zaie beren baliabiderik hoberenaz baliatu daitezen, hau da, gorputzaz. “Feminismoaren” etiketaz elikatzen diren mezu batzuk aztertzen dira: “nire gorputza nirea da” zena, orain, “gorputza da nire salgaia” bihurtu da, eta “kapital sexual edo erotikoa” teorizatzen dute emakumeen ahalduntzearen azken joera gisara.

Azkenik, aztertu eginen da emakumeen (eta feminismoaren) sexualizazio horrek ez ote dituen, beste faktore batzuekin batera, nesken eta mutilen bidea eta itxaropenak berriz ere bereizten.

HIZLARIA:
Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko Filosofia Moral eta Politikoko irakasle titularra. Zerbitzu-eginkizunetan, UNEDen (Urrutiko Unibertsitate Nazionala).

Genero Behatokia eta Generoko Diziplinarteko Ikasketen Doktoretza Programa zuzendu ditu. Gaur egun, “Teoria Feministaren Historia” ikastaroaren zuzendaria da (Celia Amorósek sortu zuen eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ikerketa Feministen Institutuan ematen da 1991tik (34 edizio).

John Stuart Mill, Alejandra Kolontai, Flora Tristán, William Thompson eta Quasim Amin autore klasikoei buruzko ikerketak argitaratu ditu. Celia Amorosekin batera, Teoría Feminista. De la Ilustración a la Globalización argitaratu du (3 liburuki). Haren liburu hauek dira nabarmentzekoak: Neoliberalismo sexual. El mito de la libre elección (Cátedra, 20 argitaraldi) eta Ética para Celia. Contra la doble verdad (2021, Penguin Random House, 7 argitaraldi).

Sari hauek jaso ditu: “Ángeles Durán” berrikuntza zientifikoari (UAM); “Carmen de Burgos” dibulgazio feministari (UMA); Ikerketa bikaintasunaren saria (URJCren Gizarte Kontseilua).

INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.