Hitzaldia, Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin lankidetzan: “BIZITZAREN ALDE, KRISIAN DAGOEN MUNDUAN. HERRITARREN EGINKIZUNA”

2025-2026 ikasturte berri honetan, Gogoa Foroak bat egin nahi izan du Nafarroako GGKEen Koordinakundearen ekimenarekin, pertsona eta herri guztien giza eskubideak sustatzeko, hitzaldi hau antolatuz:

Hitzaldiaren kartela

GGKEen Koordinakundeak galdera egiten du eta saiatzen da hausnartzen nolakoa izan behar duen garapenerako lankidetzak, munduan erronka handiak dauden honetan, desafioek herri askotan bizitza urratu duten honetan; hegoalde globalean, batez ere.

Izan ere, azkenaldiko historiako atzerapenik handiena gertatzen ari da giza eskubideetan; diskurtso gerrazaleek azken hamarkadetako igoerarik handiena justifikatzen dute inbertsio militarrean; ez da orain adina gatazkarik izan planetan II. Mundu Gerratik hona; 120 milioi pertsona baino gehiago kanporatu dituzte beren etxeetatik, hots, errekor negargarria zinez; hainbat kolektibo kriminalizatzearen ondorioz, nabarmen murriztu dituzte haien eskubideak; elkartasunari jazartzen ari zaio eta planeta hondatzen ari da, ezin baitu gehiago jasan baliabideak errausten dituen sistema hondagarria; munduko biztanleen % 3 bakarrik bizi da demokrazia betean…

Elite handiek buloak erabiltzen dituzte planetaren norabidearen aldaketa eragiteko. Porrot egin dute multilateralismoak eta haren arauek: giza eskubideen nazioarteko esparrua ari da zalantzan jartzen; nazioarteko zuzenbidearen arau guztiak urratu dira inpunitatez Palestinan, eta bitartean, nazioarteko komunitateak onartu egin du bizitzaren eta bizikidetza globalaren arauen kontrako eraso hori.

Elkarrizketan aritu nahi genuke egungo desafioak nola gainditu jakiteko, eta giza eskubideen, justizia globalaren, planetaren eta bakearen alde diharduten erakundeen eginkizun erabakigarriaz mintzatzeko. Gizarte zibila garen aldetik, gure eginkizunaren gainean arakatu nahiko genuke eta nola lagundu tokiko esparrutik globalera egituratutako konponbide posibleetan, zertarako eta giza eskubideetan oinarritutako garapen-eredu zuzena, inklusiboa eta jasangarria sustatzeko.

HELBURUA

  • Hainbat ikuspegitatik (ekofeminista, giza eskubideak) eztabaidatzea bai herrien arteko bizikidetza ereduaz, bai planetakoaz, eta gizarte zibilaren eginkizunaz.
  • Gure ereduan alternatibak proposatzea, giza eskubideak zaintzeko eta pertsona guztien eta planetaren bizitza babesteko.

EGITARAUA

 Elkarrizketa Silvia Arjonak moderatuko du (Koordinakundeko presidenteordea eta kazetaria), hizlariei galderak eginez, bakoitzak bere ikuspegitik erantzuteko. Entzuleek ere galdera egiteko aukera izan dute.

  • Mabel González Bustelo. Aditua da bakean eta gatazka armatuetan, eta  nazioarteko gobernu eta erakunde batzuen aholkularia gatazken bitartekaritzan eta konponbidean. Sei urtez lan egin du Gatazkak Konpontzeko Norvegiako Zentroarekin (NOREF), eta bitartekaritza- eta elkarrizketa-prozesuetan parte hartu du gatazka armatua edo soziopolitikoa dagoen herrialdeetan. Bitartekaritzarako Hegoaldeko Unitate Globaleko kidea izan zen Brasilen. IECAHko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta aholkularia da.
  • Ivania Cruz. Giza eskubideen abokatua El Salvadorren, eta UNIDECH-Giza Eskubideen nahiz Eskubide Komunitarioen Defentsarako Batasuneko bozemailea. Preso politikoen eta El Salvadorreko salbuespen-erregimenaren esparruan gertatzen diren atxilotze arbitrarioen kasuen abokatua. Gaur egun, Euskadin dago erbesteratua.

Finantzatzailea: Iruñeko Udala.

INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.