Conferencias

Sexu-(des)informazioa: pornografia eta nerabezaroa

Save the Children-etik “Sexu-(des)informazioa ” izeneko txostena kaleratu genuen, nerabeek pornografia kontsumitzeari buruzkoa. Eduki pornografikoak goizegi ikusteak eragin nabarmena izan dezake gizonen eta emakumeen arteko harremanen pertzepzioan eta ulermenean, baita nerabeen garapen emozional eta sozialean ere. Ezinbestekoa da fenomeno horri genero-ikuspegitik heltzea; izan ere, pornografiak genero-estereotipoak iraunaraz ditzake, desberdintasunak indartu eta sexu-jardunerako onespenaren eta plazeraren nozioak desitxuratu.

Interneteko eduki pornografikora mugarik gabe sartzeak berariazko erronkak dakarzkie gazteei, Save the Children-en txostenak adierazten duenez. Nerabezaroan irudi eta narratiba sexualizatuak ikusteak eragina izan dezake autoestimuan, gorputzaren pertzepzioan eta intimitateari buruzko itxaropenetan, eta horrek kalte egiten du nerabeen ongizate emozionalean. Gainera, sexu-heziketa integralaren faltak kaltebera bihurtzen ditu nerabeak pornografian agertzen diren mezu okerren eta ez oso errealisten aurrean.

Save the Childrenen txostenak azpimarratzen duenez, funtsezkoa da elkarlanean aritzea hezkuntza-baliabide eta -programak sortzeko eta nerabeei trebetasun kritikoak eskaintzea modu seguru eta osasungarrian nabigatu dezaten mundu birtualean. Horrek esan nahi du alfabetatze mediatikoa sustatu beharra dagoela, sexualitateari eta onarpenari buruzko eztabaida irekiak sustatu behar direla, eta gazteak ahaldundu behar direla beren sexualitateari buruzko erabaki funtsatuak har ditzaten.

 

HITZALDI-ONDOKOA

Hitzaldian sakontzeko, dokumentu honetan (PILULAK) nabarmenena bildu dugu, HITZALDIAREN OSTEKO solasaldirako oinarri gisa balio duena. Oraingo honetan, egokia iruditu zaigu beste dokumentu bat proposatzea, txostengileak aurkeztutako PROPOSAMEN zehatzagoak jasotzen dituena.

Hitzaldi-ondoko bileraren ondoren, bertaratutakoen ekarpenen laburpena jaso dugu hurrengo dokumentuan.

Diario de Noticias de Navarra egunkariak elkarrizketa bat argitaratu dio hizlariari hitzaldiaren ondoren. Hemen irakur daiteke osorik.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.