Conferencias

Sexu-aniztasuna Elizan: harrera sinodala

Elizaz hitz egitea gorputz bati buruz hitz egitearen parekoa da: gorputz atal asko ditu, guztiak desberdinak baina guztiak beharrezkoak aldi berean. Hori da errealitatea eta hori da aberastasuna. San Paulok oso ongi gogorarazten digu Gorputzaren teologian. Baina maiz, Elizan zein gizartean, nekeza zaigu desberdintasunik onartzea, eta ez dugu ikusten Elizarengandik esperatzekoa den harrera adeitsu eta baldintzarik gabea.

Nola egin dezakegu aurrera bide horretan pertsona guztiekin solidarioagoak eta errukitsuagoak izanik, denok pertsonak garela azpimarratuz? Hori da garrantzitsuena eta gainerakoa bigarren mailakoa da.

Joan den urrian egin zen Sinodoaren lehen batzarrak (Sinodaltasunari buruzkoa) erronka ugari jarri dizkigu gure kristau bizitzarako, batez ere Elizari dagokionez. Parte hartzera, batasunera eta misiora gonbidatzen gaitu, parte aktiboa sentitzeko aukera da, bataioak ematen digun duintasunarekin, eta gure ekarpena egitekoa, argitasun kritikoz. Jaungoikoaren seme edo alaba izanik eta horrek ematen digun askatasunaren jabe, Elizak espazio segurua ia izan behar du, harrera-egile, eta fedean eta eskuzabaltasunean hazten lagundu behar digu. Ondorioz, konpromiso kristaua gero eta modu koherenteagoan bizi, eta Jainkoak amesten duen Eliza sortuko dugu.

Puntu horiek eta beste batzuk, joan den urriko batzar sinodalaren ingurukoak, Gogoa Foroaren hitzaldian jorratuko ditugu.

Hitzaldi-ondokoa

Beste batzutan lez, pertsona talde txiki bat bildu izan dogu hitzaldiaren ostean, jasotako iritziak konpartitzeko eta gure buruari galdetzeko nola lagundu diezaiokegun sexu-aniztasunaren eliz harrera horri. Laburpen dokumentu bat partekatzen dugu, hitzaldiaren pilulak. Solasaldiaren ondoren, ekarpen esanguratsuenak dokumentu batean bilduko ditugu, hitzaldi-osteko laburpen gisa.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.