Sasía Santos Pedro M.

Banka Etikoko Fiare Proiektuko Bazkideen Batzordeko presidentea da.

Sasía Santos Pedro M.

Kimika Zientzietako doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Hogei urtetan zehar bere lanbide-jarduera industriaren eremuan garatu zuen, ingurugiroaren eta laneko osasunaren arloetan, batez ere. Laneko Etika eta Deontologiako irakaslea Deustuko Unibertsitatean eta unibertsitate bereko Etika Aplikatuko Zentroko kidea. Bertan, erakundeei aplikatutako etikako ikerketa ildoa koordinatzen du, baita Gizarte eraikuntzarako etikako masterreko erakundeen etikako modulua ere. UNEDek eta Vives Fundazioak antolatzen duten Irabazirik gabeko erakundeen zuzendaritzaren kudeaketako programako “Gizarte-erantzukizuna, partaidetza eta erakundeekiko harremanak” izeneko moduluko irakaslea izan da eta gradu ondoko eta zuzendaritzako kideen prestakuntzarako hainbat programatan parte hartzen du, adibidez Madrilgo Unibertsitate Autonomoko mikrokredituei buruzko masterrean eta Euskal Herriko Unibertsitateko garapenerako lankidetzari buruzko masterrean. Estatuaren mailako Red de Economía Alternativa y Solidaria delakoko Zuzendaritza Batzordeko kidea da hainbat artikulu eta hitzaldi egin ditu enpresaren gizarte erantzukizunari, etika ekonomikoari, elkartasunezko etikari edo erakundeen etikari buruz. Halaber, zenbait liburu ere idatzi ditu, hots: La empresa a contracorriente: cuestiones de ética empresarial, Responsabilidad social universitaria: manual de primeros pasos eta Banca Ética y Ciudadanía. Gaur egun Banka Etikoko Fiare Proiektuko Bazkideen Batzordeko presidentea da.

Jardunaldiak: