Mediku, sexologo eta bioetikaria
Información
Koldo Martínez Medikuntzan Doktore da (U.de Navarra), Medikuntza Intentsiboan espezializatua, Giza Sexualitatean Master (UNED), Bioetikan Magister (U. Complutense) eta Bioetikan Europear Master (Lovainako U.) Nafarroako Ospitaleko Medikuntza Trinkoaren Zerbitzuan egiten du lan. Asociación de Bioética Fundamental y Clínica delakoaren Lehendakariordea. Ihaz arte, Nafarroako Ospitaleko Comité de Ética Asistencial delakoaren Lehendakaria. Hainbat artikulu argitaratu du gai ezberdinez : kontsentimendu informatua, bizitzaren amaiera, testamentu bitalak, trasplanteak, eutanasia eta suizidio lagundua, erien duintasuna, mediku-pazientearen arteko harremana, osasun profesionalen profesionaltasuna, HIESA, kontzientzia eragozpena, etika eta politika, etab… Dolua lantzeko SENDA Fundazioko Patronoa. Euskara Kultur Elkargoko Lehendakaria. Nafarroako Gobernuko Euskararen Kontseiluko kidea. Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholku Batzordeko kidea. Etxepare Institutoko Patronoa.