Kazetaria
Información
IÑAKI GABILONDO PUJOL (Donostia, 1942), lizentziatua da kazetaritzan Nafarroako Unibertsitatean. Komunikatzaile iaioa da edozein delarik ere ikus-entzunezko esparrua. Nolanahi, batez ere irrati gizona da. Irratian hasi zuen bere karrera profesionala. Bere bizitzako programa, ia 20 urte luzez, “HOY POR HOY” izan da. Audientzien lidergoa inoiz galdu gabe, irrati genero guztiak garatu ditu saio horretan, gaurkotasunik beroenarekin jasoz herritarren bizitza, eta iritziei ateak irekiz. Canal 6-n elkarrizketak egiten jarraitzen du oraintxe bertan, eta EL PAIS eta Cadena Ser-eko edizio digitaletan bideoblog bat lantzen du egunero. Iñaki Gabilondoren lana ezin da ulertu bere jendearekin harremanetan egon gabe eta “baliagarri izan” beharrak ahazten badira. Bere metodoa taldean lana egitea izan da. Espainiako Gobernuko lehendakari guztiak elkarrizketatu ditu, José María Aznar izan ezik, Aznarrek ez baitu inoiz joan nahi izan bere saiora. Objektibo izan eta profesioa konpromiso etikoz bizi nahia izan ditu beti oinarri, eta sinesgarritasun handiz jantzi du kazetaritza. Ezagutzera eman dituen iritzien artean, ba da bere bizi jarreraren adierazgarri esanguratsua den perla bat: “Pobre eta ahulen kontuetan batek ezin du neutral izan. Nahitaez, beren alde jarri behar du batek.”