Bernabé Carmen

Biblia Teologian Doktorea Deustuko Unibertsitatean
Información

<strong>Carmen Bernabé Ubieta.</strong> Bilbon sortua 1957an. Gizarte-lanean diplomatua EHUn, eta doktorea Teologia Biblikoan Deustuko Unibertsitatean. Espezializazio ikasketak egin dituen Jerusalemen (1988-90), baita Estatu Batuetan ere Bruce Malinarekin, hau da, gizarte-zientziak Testamentu Berriaren exegesian aplikatzen aditua den biblistarekin. 1991. urteaz geroztik irakasle dabil Deustuko Unibertsitatean: Testamentu Berriko irakasle titularra da, eta eskolak ematen ditu beste zenbat irakasgaitan: Kristologia Funtsezkoa, San Joanen Izkribuak eta Kristautasunaren Jatorriak. Espainiako Elkarte Biblikoaren zuzendaria da. Espainiako Emakume Teologoen Elkartea sortu zuten lau kideetako bat (1992), eta haren bilduma <em>Aletheia</em>ko zuzendaria da (Verbo Divinok argitaratzen duen bilduma). Kristautasunaren Jatorriak dira haren espezializazio arloa, eta generoko ikuspegia eransten die bere lanei.

Conferencias